Euskal Xake Eskola 2000. urtean jaio zen Felix Izeta Maisu Handiaren babespean.
Urte hauetan zehar milaka gaztek xakeak erakusten dituen ezaugarri asko bereganatu dituzte: adiskidetasuna, kiroltasuna, errespetua, kontzentrazioa lantzea, etab.
Gaur egun, Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisuaren gidaritzapean, gure erronka xakeak eman ditzazkeen baliabide onuragarriak ikasleei zabaltzea da. Urtero 700 ikasletik gora parte hartzen dute gure ikastaroetan Donostialdeko hainbat ikastoletan.